XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbat eta zenbat zeuden toki artan!.

Adan'gandik asi, eta azkeneko il zan gizon edo emakume on guzien animak an zeuden.

Aien izketak jakiñekoak ziran; aien otoitzak auxe eta auxe: Jauna, etorri zaitez lenbailen.

Beti otoitzean ari ziran, eta zerurako egarri bizian zeuden.

Asko, Santu aundiak ziran.

An zegon Abel, bere anaiak il zuen arkumetxo garbia eta otzana.

An zegon Noe, Jaungoikoak ainbeste maite izan zuana.

Antxe Abraham, eta Isaac eta Jakob, erri aukeratuaren asaba zarrak, Jaungoikoa ainbeste maite izan zuten gizon zintzoak.

Baita ere antxe Dabid, Jaungoikoaren morroi leiala.

Antxe ainbeste eta ainbeste Igarle, eta gizon on eta emakume santu: Judit, Esther, Errakel... Azkeneko denboretan an sartutakoak ere bazeuden: Iru Erregeak, Simon zarra, Zakarias, Elisabeth, Juan Bautista... eta guzien artean santuena, eta maiteena San Jose, antxe ura ere.

Dabid igarleak esango zion Jaungoikoari: Erakutsi iguzu, Jauna, zure Errukia, eta emaiguzu Salbatzallea.

Ostende nobis Domine misericordiam tuam et salutare tuum da nobis (Ps. 84, 8).

Esnatu zaitez Jauna! eta atoz gu salbatzera.

Excita potentiam tuam et veni ut salvos facias nos (Ps. 79,3).

Basauntz zaurituak ur iturria nai duan bezelaxe, nere gogoak zu nai zaitu Jauna.

Nere anima zure egarriz dago, Jauna.

Sicut desiderat cervus ad fontes aquarum ita desiderat anima mea ad Te Deus. Sitivit anima ad Deum (Ps. 41, 2, 3).

Isaias igarleak deadarka jardungo zion Jaunari, eta esango zion: (...).